“GR11-GR12" LOTURA
Luz.: 7,500km    Des.: 685/475mt    Zail.: 3    Den.: 3 ordu.

Ibilbide honek GR11 eta GR12 ibilbideen lotura egiten du. Bi zentzutan egin daiteke, bai Asketa mendi gainetik abiatuta (GR12) eta Lakaingo lepoan bukatuz (GR11), edo alderantziz Lakaingo lepotik abiatuta, Asketa mendiraino. Ibilbideak Etxalarko herria zeharkatzen du. Asketa norabidean, Azkuako mendirako igoera motza eta gogor xamarra da. Bertatik Baztan Bidasoa eskualdeko ikuspegi ederra dago.  Lakaingo leporako igoera berriz, zailtasun erdiko da. Hemendik ikuspegi berriz Etxalar eta Iparraldekoa da.

Ibilbidea zailtasun erdikoa da, mendian ibiltzeko ohitura dutenentzat egokia.

Deskargatzeko:

Ibilbidearen deskribapena

Mendi ibilbideen gida

Oharra: Ibilbide hau gaizki margotuta dago gidan. Testua zuzena da. Barkatu eragozpenak.