“AZKUA” PR-NA 12
Luz.: 9,150km    Des.: 685mt    Zail.: 3    Den.: 3 ordu.

Etxalarko plazatik abiatzen den ibilbidea hau, Etxalarko mendirik altuena eramaten du, Azkua mendira (787m). Ibilbidearen hasiera errepidez egiten bada ere, Larrapil Sarrikuko baserriak pasa ondotik mendiko bidea hasten da. Ibilbidearen hasiera eta bukaera dira honen zatirik gogorrenak. Ibilbidearen zati gehientsuenetan Etxalarko eta inguruetako ikuspegi ederrak daude eta ibilbidean aurrera egin ahala kisu labeak eta bertzelako ondarea topatu daiteke. Azkua mendi magalean iturri bat dago. Behin mendi tontorrean Bidasoaldeko, Euskal Herriko kostaldeko eta Goi Pirinioko ikuspegi aparta dago.

Ibilbidea zailtasun erdikoa da, mendian ibiltzeko ohitura dutenentzat egokia.

Deskargatzeko:

Ibilbidearen deskribapena

Mendi ibilbideen gida

Track-a: GPX