Lasterkarako ibilbideak

LASTERKAKO IBILBIDEAK ETXALARREN

Mendietan barna lasterka egitea gustuko baduzu, Etxalarko lurraldeetan aukera desberdinak dituzu. Hona hemen batzuk:

PR Ibilbideak.

Herriko plazatik bi PR abiatzen dira, bat Azkua mendiaren itzulia egiten duena eta bertzea berriz Atxuria mendiarena. Hauek oinezko ibilbideak badira ere, baliagarriak dira ere lasterka egiteko. Fisikoki ez dira oso gogorrak.  Ibilbide hauek ofizialak dira eta PR ibilbide guztiak bezala, Xuri eta horiz markatuta daude, beraz ez da beharrezkoa GPS gailu edo azken belaunaldiko mugikor bat eramatea. Hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu ikusi loturetan.

-    Ikusi Azkuako ibilbidea: “AZKUA” PR-NA 12
-    Ikusi Atxuriako ibilbidea: “ORENBENTA-ATXURIA” PR-NA 15

Last 1 Last 2

Etxalarko Mendi Itzuliak

2013. urtean hasi ziren antolatzen eta bi urtero egiten dira, beraz orain arte bi edizio burutu dira, 2013koa eta 2015koa. Hauek oinez egiteko prestatu baziren ere, aproposak dira ere lasterka egiteko, norberaren maila fisikoak eusten badio.  Ibilbide guztiak oso ederrak dira, Etxalar, eta inguruetako ikuspegi ederrak ikusteko aukera ematen dute, aldi berean Etxalarko herrialdean sakabanaturik dagoen ondarea ezagutzeko ere; Ermita, kisu labeak, Infernuko errota, megalitoak, usategiak…

    Etxalarko I mendi Itzulia (2013):

o    Laburra: 23,4km / 1290m desnibela. Deskargatu: GPX / KML
o    Luzea: 34,2km / 1668m desnibela. Deskargatu: GPX / KML

    Etxalarko II mendi Itzulia (2015):

o    Laburra: 24,2 / 1510m desnibela. Deskargatu: GPX / KMZ
o    Luzea: 28,2km / 1725m desnibela. Deskargatu: GPX / KMZ

 Last 3 Last 4