Btt ibilbideak

ETXALARKO BTT IBILBIDEAK

Atal honetan, Etxalar eta inguruko herrietako lurraldetan ibiltzeko BTT ibilbide batzuk sartu dira. Orokorrean zailtasun erdiko ibilbideak dira, maila fisiko onargarria eskatzen dutenak . Hauek Etxalar bertan eta inguruko herrietan dauden zenbait gauza eta leku ezagutzeko aukera ematen dute. Aldi berean “Transppirenaica” ibilaldiaren azkeneko bi etapak sartu dira, Etxalarren bukatu eta abiatzen direnak hain zuzenki.


1.    Etxalar – Mendikarri/Ibantelli – Etxalar Hotela – Perukingo Borda – Etxalar
Ibilbide zirkularra - 25,3km -  957m desnibela
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=10609931 
Ezaugarriak: Hasiera gogorra Lurrizti-ederreko auzotik igota (Asfalto-zementua).  Ikuspegi ederra Mendikarri/Ibantelli menditik.
Iturria: Miakako gaina (2,2km).


2.    Etxalar – Usategiak – Irazako – Utsuamiatsa – Etxalar
Ibilbide zirkularra - 25,9km -  805m desnibela
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=10575545 
Ezaugarriak: Hasiera gogorra Lurrizti-ederreko auzotik igota (Asfalto-Zementua).  18. Km-an  infernuko errotarako ibilbidearekin topo egiten da.
Iturriak: Miakako gaina (2,4kms), Orenbenta (10kms),
Oharra: Usategiak; Ehiza sasoian ezin daiteke pasatu. Txorilepotik  - Lakaingaina tartea egin.  Ikusi SL NA 2 “Usategieta” ibilbidea.


3.    Etxalar - Errandoneko lepora (Zimelditik) - Sarako Usategiak –  Etxalarko Usategiak - Etxalar
Ibilbide zirkularra - 25,6km -  799m desnibela
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=8591251
Ezaugarriak: Sara eta Etxalarko usategiak ezagutzeko aukera. Usategietatik herrirainoko jaitsiera errepidez. 10. Km-an oinez egin beharreko zatitxo bat.
Iturria: Nabarlatsako gaina  (18,3km).
Oharra: Etxalarko Usategiak; Ehiza sasoian ezin daiteke pasatu. Lakaingainatik Txorilepora tartea egin.  Ikusi SL NA 2 “Usategieta” ibilbidea.


 4.    Etxalar – Alkurruntz - Infernuko errota - Etxalar
Ibilbide zirkularra - 32,95km -  1158m desnibela
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=8097789 
Ezaugarriak: Urtsumiatsako igoera errepidez da. Ikuspegi ederrak tarte anitzetan. Infernuko ibilbidea (SL NA 13 Infernuko errota) bere osotasunean zeharkatzen da. Xarma bereziko tartea.
Iturria: Etxebertzeko borda (22,3km). Etxeko bazkaria eskaintzen duen baserria. Arrain haztegi propioa.


5.    Etxalar eskisaroi Atxuria Etxalar
Ibilbide zirkularra – 29,45km -  869m desnibela
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6603616
Ezaugarriak: Errepidezko arteak; Urtsumiatsako igoera eta Eskisaroi eta Zugarramurdirako igoerako tartea. Honetan Obeneko errota ikusi daiteke. Azken jaitsiera kontuz egin beharrekoa.
Iturria: Orenbenta (24km)


6.    Etxalar - Irazako – Zugarramurdi – Lizaietako gaina - Etxalar
Ibilbide zirkularra – 32.08km -  1105m desnibela
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5000611 
Ezaugarriak: Ibilbide ia guztia errepidez da. Zugarramurdiko herria ezagutzeko aukera (Sorginen Kobak eta museoa) eta Sarako lezeak ere. Ikuspegi ederrak Lizaietako gainetik.
Iturriak: Zugarramurdin. Lizaietako igoeran.


TRANSPIRENAIKA

Atal honetan “Transpirenaica” ibilaldian, Etxalarko herrira ailegatu eta bertatik abiatzen diren etapak jarri dira ere. Hauek ibilbidearen azken bi etapak dira.

15.etapa: Orreaga – Etxalar
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2320609 
 
16. etapa: Etxalar – Hondarribia
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2320676

btt2