ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Antsolokuetako etxeak eta gurutze bidea

Etxeak bertako arkitekturaren eredu ikusgarriak dira. Gurutze Bidea (“Via Crucis”-a), berriz, Aste Santuan egiten den prozesioan kalbarioaren urratsak irudikatzen dituzte. Arrosea etxearen ondoan hasten dira eta Arteneko zubian bukatzen da. Jadanik kale honetan ikusgarri daude gurutze batzuk. Auzoko azken  bidegurutzean, karrikaren kantoiko etxean (Irigoienean) Bienabe Artia margolari ezagunak bere azken urteak bertan eman zituen.