ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Antsolokuetako garbilekua eta erdiko errotaren presa

Errotako presaren ondoan kokaturik, 1686. urtean egin zen 1657 errealeko aurrekontuarekin. Bertara auzoko jendea joaten zen arropak garbitzera. Artaineko erreka bazterrean, Praderenea eta Arburua etxeen ondoan, garbitzeko harri ikusgarriak badira oraindik ere. Presa berriz, erdiko errotara ura bideratzeko erabiltzen zen. Herrian geratzen den bakarra da. Desagertutako azkeneko biak, Goiko errotarenak eta Etxarlassa-renak, itxuraz honen antzekoak zirenak, azken urtetako uholdeek suntsitu zituzten. Presa honek amuarrainentzako pasua presatuta dauka.

.