ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Kultur Etxea (turismo bulegoa)

1685. urtean berreraikitako etxe handi hau udaletxea izan zen XIX. Mende arte, honen ondotik herriko kuartela, ospitalea, eta eskola gisa ere erabili izan da. Orain berriz herriko Kultur Etxea da. Sarrerako atarian alde batetik harrizko arku bat du eta bertzetik harrizko bi pilare (1685. urteko inskripzioarekin) arkupe bat osatuz. Bazter batean oraindik ikusgai dago abereak pisatzeko baskula zaharra. Bere fatxadan, agerian gelditzen da egurrezko armazoia.

.