ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Andra mari eliza

Andra Mariari dedikatua, leku paregabean kokaturik, herriaren erdian. Latindar gurutze plantakoa, batasun estrukturala mantendu du bere eraikuntzan zehar. Hiru fasetan egin zen: lehenengoan gaur egungo heren bat, bigarrenean pulpituak dauden lekuraino handitu eta azkenekoz aurreneko zatia, sakristia eta dorrea egin ziren; ondotik sarrerako idorpea. Barnean 1600. urteko kalbarioa, XVIII. mendeko pila bat eta 1902. urteko organo eder bat nabarmentzen dira. Elizako lorategian hilarri ikusgarriak daude, elizako biltegiaren pareten zementazioan aurkituak.