ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Ura errotak: Erdiko errota

Herriko errotarik zaharrena da eta, geldirik badago ere, nahiko egoera onean mantentzen da, martxan jartzen duen bere ubidea eta ura bideratzen duen presa bezala. XX. mendearen hasieran, herriko argi indarra sortzen zen bertan. Mende berdinaren bukaera arte, artoa eta garia irintzen ziren. Gaur egun bakarrik garbitzeko jartzen dute martxan.

Ura errotak: Beheko errota

Ia ez dira honen inguruko paperik existitzen. Hondakin egoeran, gaur egun oraindik nabaritzen dira bertaraino ura ekartzen zuen ubidea eta hustubidea eta eraikinaren estruktura.