ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Etxalarko erreka zubiak: Argaratako zubia

Estilo erromanikokoa, garai bateko Zugarramurdiko bidearen pasua. Antsolokueta auzoko gurutze bidearen amaiera. Bertatik, San Migelgo irudiaren etorrerarekin, landa eta belardiak bedeinkatzen ziren.

Etxalarko erreka zubiak: Zubiaundi

Anduetzeta eta Antsolokueta auzoak batzen ditu. Herriko zubirik handiena da eta jarleku ttiki bat  dauka, non bertatik  erdiko errotaren presa ikusten den.

bisita h10