Santa Krutz ermita

XVI. mendean eraikia (1500-1550), barnean Jesukristoren XVI. mendearen hasierako irudia dago. Sarrerako lorategia garai desberdinetako gurutzez inguratua dago. Santa krutz egunean bertan meza ospatzen da. Kondairak dion bezala, ondoko belardi handian inguruko sorginek akelarreak ospatzen omen zituzten.