Erdiko errota

Herriko errotarik zaharrena da eta, geldirik badago ere, nahiko egoera onean mantentzen da, martxan jartzen duen bere ubidea eta ura bideratzen duen presa bezala. XX. mendearen hasieran, herriko argi indarra sortzen zen bertan. Mende berdinaren bukaera arte, artoa eta garia irintzen ziren. Gaur egun bakarrik garbitzeko jartzen dute martxan.