Errotagaraiko kisulabea

Kisu harria kiskalduz kisu bizia egiteko erabiltzen zen labe berezia. Laborantzarako lurren kalitatea hobetzeko erabiltzen zen kisu bizia, baita igeltserotza lanetarako. Kisua salerosten zen ere.  Honako hau, 2003. urtean zaharberritu zen auzolan moduan. Kisu labe honetaz aparte, herrian eta bere inguruetan, aunitz topatu daitezke, beti ere belardi bazterretan, hauetan beharrezkoak baitziren (Youtuben: “ETXALARKO KISU LABEAK 2012).