Praderenea

XIX. mendera arte Iturria izenekoa, hortik aitzinera nagusi aldaketa izan zela eta, nagusi berriaren abizena (Pradera) eman zioten. Gerra zibilean lekaime talde bat bertan errefuxiatu zen eta 1950-51 arte neskentzako eskola izan zen. Aitzineko aldean, iturri bat dago, harri gorriz, egindakoa. Berezko izena Endara badu ere, Pradereneko iturria bezala ezaguna da.