Andra Mari eliza

Andra Mariari dedikatua, leku paregabean kokaturik, herriaren erdian. Latindar gurutze plantakoa, batasun estrukturala mantendu du bere eraikuntzan zehar. Hiru fasetan egin zen: lehenengoan gaur egungo heren bat, bigarrenean pulpituak dauden lekuraino handitu eta azkenekoz aurreneko zatia, sakristia eta dorrea egin ziren; ondotik sarrerako idorpea. Barnean 1600. urteko kalbarioa, XVIII. mendeko pila bat eta 1902. urteko organo eder bat nabarmentzen dira. Elizako lorategian hilarri ikusgarriak daude, elizako biltegiaren pareten zementazioan aurkituak.