ETXALARKO HERRIA

Etxalarko hirigunean etxe gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Kaleetan zehar paseatu ezkero, etxeen sarrerako ateburutan batzuen eraiki datak ikusi daitezke (XVI - XVIII) eta hauen armarriak nola ez. Etxeez aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen jakin nahia asetzeko modukoak; Usategiak, Iñarretako gurutzea, errotak, eskuzko garbilekua...

 

 

 

 

Herriko auzoen kokapena ikusita bereizketa ttiki bat egiten ahal da, alde batetik hiriguneko auzoak eta bertzetik baserrikoak. Hirigunekoak Andutzeta, Iñarreta, Jauregieta, Antsolokueta, Beolaldea, Goikolanda eta Behekolanda dira. Auzo guztiak, herria gurutzatzen duten errekengatik bananduak daude, batez ere Tximista eta Arteneko errekengatik banatuak daude.

Baserritako auzoak berriz hirigunearen inguruan daude kokaturik. Beraien izenak Gorosurreta, Lurriztiederra, Urritzokieta, Larrapil-Sarriku Lakain-Apezberro eta Orizki auzoak dira. Auzoak osatzen duten baserriak, herrian dauden etxeen antzekoak dira baina, bere ingurunean landa eta belati ederrak dituzte, beraien lanak egiteko eta abereak bazkatzeko.

Informazio gehiago: www.etxalar.eus

 

.