ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Baztan Bidasoa agenda

Gure eskualdeko ekitaldiak guztiak
Atal honetan gure eskualdean antolatzen diren ekitaldi guztien berri izanen duzu. Lurralde aldetik ez bada eremu handia, ekitaldi, ospakizun eta ondare kultural aldetik oso hornitu dago.

Agenda honetan mota desberdinetako ikuskizun eta zerbitzu turistikoen informazioa aurkituko duzu; Egun berezien ospakizunak (Emakumeen eguna, Leizeen eguna…), Topaketak (Erraldoiak, Titiriteroak…), kantaldiak (Kantu Zaharrak, abesbatzak…), kontzertuak (Musika bandak, gazte egunak…), kirol ekitaldiak (Berako Mendi maratoia erdia, Lesakako BTT itzulia…), lehiaketa desberdinak (Argazkigintza, margolaritza…), antzerkiak, feriak, merkatuak eta bertze askotariko ekitaldia.

Agenda honetan ere Baztan Bidasoako eskualdean ikusgai dauden erakusketen berri ematen da eta zenbait ikastaroena ere.
Aldi berean herri eta leku desberdinak hobeto ezagutzeko bisita gidatuen inguruko informazioa eskaintzen du. Hauen artean badira naturan zehar egitekoak, kultura oinarria dutenak eta baita ere ondarea azaltzen dutenak ere.

Azken atalean, eskualdeko turismo bulegoen informazio orokorra eskaintzen da.

Informazio guztia bildu eta denei helarazteaz Baztan Bidasoa turismo elkartea arduratzen da.

agenda2 agenda2 agenda2

-    Jarraian eskualdeko informazio gehiago:

 

 

 

 agenda