ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Merkatua larunbatero

Etxalarko produktu ekologikoak
Etxalarren bertan ekoiztutako produktuak erosi nahi badituzu (Jakiak, edariak, eskulanak, haziak, landareak) larunbatero  aukera duzu.

Ekimen hau 2015ko ekainean hasi zen eta printzipioz larunbatero izanen da, goiz partean. Hau herriko plazan kokatua egoten da eta bertan Etxalartarrek ekoiztutako produktuak aurkitu daitezke. Edarietan ardoa, sagardoa edo zukuak aurkitu daitezke. Gozoen artean  pastelak, pastak, eztiak eta mermeladak. Esnekiak ere aurkitu daitezke, tartean ondutasun desberdineko gasnak, bai behiarenak eta baita ardiarenek  ere. Mota desberdinetako ogiak, sasoiko barazkiak, eskulanak eta baratzean jartzeko landare eta haziak bertze gauza guztien artean ere.