ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Etxalarko IV. mendi itzulia

Bi urtero errepikatzen den mendi itzuliak aurten IV. edizioa izanen du eta Altxata Kultur eta Kirol elkarteko kideek, herriko bolondres guztiekin batera, ekitaldi atsegin bat prestatu dizuegu.

 

Eguna maiatzaren 4a larunbata izanen da eta ohiturari jarraituz bi ibilbide izanen dira aukeran. Ibilbide hauek prestatzerakoan lehen ediziokoak (2013koak) hartu dira oinarri bezala. Ttikia orduan egin zenaren berdina izanen da eta luzeak berriz azken herena berria izanen du.

Ez zalantzarik izan; ibilbide zoragarriak dira eta gure herriko bazterrak ezagutzera etortzera animatzen zaituztegu!

Etxalarren espetzen zaitugu!

Informazioa gehiago: www.altxata.org 

kartela 2019 baxuan