ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

EGUBERRIAK 2017

Udazkenaren bukaerarekin negua eta eguberriak heldu zaizkigu. Egun berezi hauetan gure herrian urteetako tradizio duten ekitaldiak burutzen dira, tartean Olentzeroren etorrera eta “Ela-Ela” urte zahar egunean, eta bertzelako ikuskizunak ere.

 

Txotxongiloak – Abenduak 23

“Gatz Titiritorto Basatia” txotxongilo ikuskizuna ikusteko aukera abenduaren 23an Etxalarko Herriko Ostatuan arratsaldeko 6etan.

Kartela ikusi

 

Olentzero badator! – Abenduak 24

Abenduaren 24a arratsaldean, ohitura den bezala, Olentzerorekin kalejira eginen da herriari itzulia emanez, herriko txistulari eta trikitilariez lagunduta. Ondotik Olentzero elizara joango da eta bertan kantatuko diote. Hau eta gero herriko plazara joanen da eta bertan ere kantatuko zaio. Bukatzeko herriko musikari gaztea musika emanaldi bat eskainiko dute eta berendua ere izanen da.

egube 17 artik1

"Ela-Ela" – Abenduak 31

Urteko azken egunean Etxalarko betiko tradizio bat ospatuko da. Egun honetan herriko haurrak etxez-etxe eskian ibiliko dira baserritarrez jantzita "Ela-Ela" kantatzen urtatxa lortzeko (Fruta, goxokiak, etab.). Hau goiz partean izaten da. Ttikienak herriko etxeetan ibiltzen dira eta koxkorragoak direnak baserrietan ere.

 

Bingoa – Urtarrilak 1

Urte berria umorez eta alai hasteko ekitaldi berezia. Ekitaldi berri xamarra bada ere, herriko jendearen artean arrakasta izan du azken urteetan. Hau urteko lehen egunean ospatuko da arratsaldeko 6etan Herriko Ostatuan. Sariak eta sorpresak izanen dira.

Kartela ikusi

 

Txokolatada – Urtarrilak 6

Azken urteetako ohitura jarraituz Larraburu Jubilatu Elkarteak txokolatada eskaintzen du herriko haurrei errege egunean.

Ikuskizuneko azalpen zehatzak agenda atalean