ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Karmen Etxalarkoa Pastorala

Prosper Merimée-ren “Carmen” nobela ezagunaren Pastorala ikusgarria burutuko da datorren irailaren 16 eta 17an Etxalarrren. Ikuskizun erraldoi honetan Etxalarko 100 bizilagun baino gehiago biltzen dira.

Informazio guztia (Ikuskizuna, partehartzaileak, sarrerak…) pastoraleko web orrian.

 

Carmennobelan bi protagonista daude, José Lizarrabengoa eta Carmen. José baztandarra da, Elizondon sortua, eta hasieran militar ohi bezala agertzen bada, azkenean desertore, ebasle eta hiltzaile bihurtzen da. Carmen, berriz, Etxalarren sortua da; emakume ederra, bohemioa, ijitoa eta bere askatasuna eta independentzia denen gainetik defendatzen ditu. Maitasuna eta heriotza tarteko, tragedia baten kontakizuna da eta Carmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Bertze hainbat obraren iturburu ere bada Carmen, horien artean George Bizet musikariaren opera (1875ean egina).

Aipatutako guztia aintzat harturik, ikuskizun artistiko-musikala prestatzen ari gara, PASTORAL moduan, ‘Karmen Etxalarkoa Pastorala’ izena duena; ikuskizuna Etxalarren aurkeztu nahi dugu, 2017ko irailaren 16-17ko asteburuan.