ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Mendi Ibilbideak

Mendian ibiltzea bada zure zaletasuna, Etxalarko mendiak leku paregabea dira horretarako. Herriko lurraldean zehar, balizatutako 6 ibilbide daude zailtasun maila desberdinarekin, ederrak denak mendiaz eta naturaz gozatzeko.

 

 

 

 

Etxalar Bidasoaren adarra den Tximista errekaren bazterrean kokaturik dago, bertan isurtzen duten errekaz eta mendiez inguraturik. Udalerriaren dermioak 48,1 km2 du; bere 800 biztanle gehienak herri-gunean bizi badira ere, asko dira baserri sakabanatuetan, auzotan antolaturik: Gorosurreta, Lakain-Apezborro, Larrapil-Sarriku, Lurriztiederra, Orizki eta Urritzokieta.

Gizakiaren presentzia aurre-historiatik ezagutzen da eta etengabean eraldatu du bere ingurunea, basoa bereziki: hasieran, artaziak basoa bota zuen mendi larreak sortzeko; Erdi Arotik burdinolak hornitzeko eta aziendarako iralekuak zabaltzeko ustiatua izan zen. Baserriak, populamenduaren ardatza, nonahi agertzen dira sakabanatuak; hala ere, lurralde gehiena komunala da. Azkeneko hamarkadetan koniferen birlandaketa ugaldu bada ere, bertako zuhaitza (pagadia eta hariztia, bereziki) nagusitu da azkeneko urteotan.

Mendizaleak aukera anitza aurkituko du inguru honetan: Etxalar Pirineo Atlantiarren bukaeran aurkitzen da, Kantauritik gertu. Mendi txiki, baina desnibel bizikoak. Denetara 6 mendi ibilbide dira eta  MEKNFaren (Mendi Federakundea) arautegiaren arabera homologatuak izan dira.

•   Pirineoko ibilaldia (GR-11)
•   Oreinbeta Atxuria (PR NA-15)
•   Azkua (PR NA-12)
•   Usategieta (SL NA-2)
•   Infernuko errota (SL NA-13)
•   Zentinelako megalitoak (SL NA-X)

Ibilbide hauek elkar gurutzatu eta konplimentatzen dira. Haiek oinarritzat hartuta, zerorrek zure ibilbidea osatzen ahal duzu. Gozatu eta, bereziki, ONGI IBILI!!!

aholkuak oharrak eu