ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Turismo bulegoa

URTE OSOAN IREKITA!

Etxalarko turismo bulegoan gure herriko informazio guztia topatuko duzu; herriko gida, mendiko gida, ibilbideak, usategiak… Eskualdeko leku eta zerbitzuen informazioa eskaintzen da ere.

 

 

 

 

Etxalar, Ezibesteko bisita

Etxalar, bere usategiengatik maila handi batean eta bere edertasunagatik ere, izen oneko herria izan da beti. Honen ondorioz, urtean zehar pertsona aunitz dira herria bistatzen dutenak eta baita ere azken aldian hain bogan diren mendiko kirolengatik. Aste-tartez eta asteburuetan, ohikoak dira lagun taldeak, bikoteak edo bakarkakoak, Etxalar eta inguruko mendietara ibilaldiak egiten dituztenak, oinez, lasterka edo BTT-z. Txirrindulariak ere ugariak izaten dira Etxalarko herria gurutzatzen dutenak Lizarrieta gainetik datozenak edo haranzko norabidearekin.

Mugimendu guzti honekin batera, azken hamarkadan landetxe aunitz sortu dira herrian, Nafarroan  mota onetako ostatu gehien dituen herria bihurtuz.
Guzti honen ondorioz, 2005. urtean turismo bulegoan martxan jartzea erabaki zen eta ordu ezkero  bere erabilera handituz joan da urtetik urtera

Bulegoa, Kultur etxe barruan kokatua dagoela probestuz, urte osoan irekita egoten da naiz eta sasoirik jendetsuena, leku guztietan bezala, aste santu eta  uda izaten den. Sasoi horietan ordutegia zabaldu egiten da, turistei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin.

kulturetxea turi ordu17 eu