ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Etxalarko XXIV. Gasna eta eskulan feria - 2016

Bertze urte bat gehiago, gure herriko feria arrakastatsua izan da. Urtero bezala, ekainaren lehen igandean, XXIV gasna eta eskualen feria ospatu zen Etxalarren. Aurten berrikutza gisa ekitaldiak, aitzinako larunbatean ospatu ziren ere. Goiz partean eskalada ikastaroa, eta arratsaldean berriz, Jaun Mari Beltran Hirukotaren saioa eta Etxalarko dantzarien emanaldia. Azken hauetan jendea aunitz ibili zen.

Igandean berriz jende andana hurbildu zen gure herrira herriko plaza eta frontoian zeuden gauza guztiak ikustera. Frontoian, goiz partean, artisauak egon ziren, gasna eta gozo lehiaketa eta baita talogileak ere. Plazan berriz Etxalarko artzaiek beraien erakustaldia egin zuten ardiei ilea mozten eta herriko trikitilari gazteek beraien emanaldia eskaini zuten ere. Eguerdi-arratsalde partean, Bankako menditarrak giro paregabea jarri zuten frontoian burutu zen bazkarian.
Egunean zehar Etxalarko herrira hurbildutakoak Iriondoa landetxeen bertako jabeek osatutako baserriko lan tresnen erakusketaren ateak zabaldu zituzten goiz partean eta bertzetik Eskola Zaharretan Andra Mari elkartekoak eskulan ikastaroan egindako eskulan erakusketa prestatu zuten. Ikusi argazkiak.

home gf 16eu