ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Ospakizunak eta bestak

Herriko bestak abuztuaren 15ean, Andre Mari Zaindariaren inguruan. Usategietako Igandea, urriaren hirugarren igandea. Sareko uso ehizaldia dela-eta, denboraldiaren erdian. Eguberrietan, 24an Olentzeroren etorrera. Urtezahar egunean, goizetik haurrak Ela-Ela eskean ibiltzen dira. Inauteriak. Garizuma aitzineko igandea, astelehena eta asteartea. Igandea, kintoen besta. Astelehena gazteak baserriz baserri eskean joaten diren eguna. Asteartea, egun nagusia. Karrozak karrikan barrena ibiltzen dira. Udaberriko Kultur Egunak. Ekainaren lehen  igandea; Gasna Feria, eskulanen erakusketa. Ekaineko bigarren igandea; Haurren Eguna.