ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Ekonomia

Lehen ia herritar guzien lanbide izandako abeltzaintzak, behi eta ardiak batez ere, beheiti egin du nabarmen azken urteetan. Hala ere oraindik esplotazio txikiak badira. Industria da gehienen lanbidea, 100 bat lanpostu herrian. Lesaka eta Berako lantegiez gain, herrian bertan kokaturik dagoen “Lorpen” galtzerdi lantegia da garrantzitsuena, galtzerdi teknikoa egiten duena. Turismoak ere garrantzi handia dauka herriko martxan.