ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Udal igerilekuak

Udan IREKITA!

Urtero bezala, aurten ere igerilekuak irekiko dira jendeak udako egun beroenetan goza dezan. Aurtengo sasoia ekainaren 24tik abuztuaren 27 arte izanen da, egunero irekita egonez.

Turismo bulegoa

URTE OSOAN IREKITA!

Etxalarko turismo bulegoan gure herriko informazio guztia topatuko duzu; herriko gida, mendiko gida, ibilbideak, usategiak… Eskualdeko leku eta zerbitzuen informazioa eskaintzen da ere.

Bisita gidatuak

BISITA GIDATUAK: HERRIA, ETXEAK, KONTRABANDOA ETA USATEGIAK

Etxalar sakon ezagutzeko lau ibilaldi eskaintzen dira. Hauekin gure herriaren ikuspegi orokor bat lortzen da. Ibilaldiak bakoitza bere sasoian eskaintzen da.

Etxalar ezagutu

Gure herria oraindik ezagutzen ez baduzu, hurbiltzen zarenean seguru ez zarela damutuko. Bere ondare anitzaz gozatu daiteke herriko kaleak zeharkatu bitartean. Bere edertasunarengatik saritutako herria da Etxalar.

Bisita gidatuak eskatzen dira herria hobe ezagutzeko.

Karmen Etxalarkoa Pastorala

Prosper Merimée-ren “Carmen” nobela ezagunaren Pastorala ikusgarria burutuko da datorren irailaren 16 eta 17an Etxalarrren. Ikuskizun erraldoi honetan Etxalarko 100 bizilagun baino gehiago biltzen dira.

Informazio guztia (Ikuskizuna, partehartzaileak, sarrerak…) pastoraleko web orrian.

Usategiak

Sara eta Etxalarko mugaren bi aldeetatik jasotako trepa eta abatetan, zatarra eta makila tresna dituztela, hamahiru pertsonek usoak sareetara bideratu eta harrapatzen saiatzen dira.

Bista gidatuak eskaintzen dira tradizio hau hobeto ezagutzeko

Gozatu mendiaz

Etxalar inguru natural pribilegiatua dauka, mendi, erreka eta basoez osatua. Honek denak gure herria leku paregabea bihurtzen du mendira ateraldiak egiteko modu desberdinetan, bai oinez, lasterka edo bizikletaz.

Badira ere neurri eta zailtasun desberdineko oinezko ibilbide balizatuak

Etxalarko ekitaldien egutegia

Iraila 2017
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30