ETXALARKO TURISMO ATARIA

Zatoz ETXALAR ezagutzera eta gozatu eskaintzeko dugun guztiarekin!

Turismo bulegoa

URTE OSOAN IREKITA!

Etxalarko turismo bulegoan gure herriko informazio guztia topatuko duzu; herriko gida, mendiko gida, ibilbideak, usategiak… Eskualdeko leku eta zerbitzuen informazioa eskaintzen da ere.

Udal igerilekuak

Udan irekita

Urtero bezala, aurten ere igerilekuak irekiko dira jendeak udako egun beroenetan goza dezan. Aurtengo saioa ekainaren 25tik abuztuaren 22a arte izanen da, egunero irekita egonez.

Ibilbideak

Mendi Ibilbideak

Mendian ibiltzea bada zure zaletasuna, Etxalarko mendiak leku paregabea dira horretarako. Herriko lurraldean zehar, balizatutako 6 ibilbide daude zailtasun maila desberdinarekin, ederrak denak mendiaz eta naturaz gozatzeko.

Bisita gidatuak

Herria, ETXEAK, KONTRABANDOA ETA Usategiak

Etxalar sakon ezagutzeko lau ibilaldi eskaintzen dira. Hauekin gure herriaren ikuspegi orokor bat lortzen da. Ibilaldiak bakoitza bere sasoian eskaintzen da.

Etxalar eta eskualdean...

Baztan Bidasoa agenda

Gure eskualdeko ekitaldiak guztiak
Atal honetan gure eskualdean antolatzen diren ekitaldi guztien berri izanen duzu. Lurralde aldetik ez bada eremu handia, ekitaldi, ospakizun eta ondare kultural aldetik oso hornitu dago.

Ikusi +
Merkatua larunbatero

Etxalarko produktu ekologikoak
Etxalarren bertan ekoiztutako produktuak erosi nahi badituzu (Jakiak, edariak, eskulanak, haziak, landareak) larunbatero  aukera duzu.

Ikusi +
Tren Txikito

Mendeurrenaren erakusketa
Herriko besten aitzineko egunetan gure eskualdean hain ezaguna zen “Tren txikito”-ren erakusketa eskainiko da Etxalarko Kultur Etxean abuztuaren 5tik 12ra.

Ikusi +
Etxalarko bestak

Abuztuaren 14tik 18ra
Herriko bestak ospatzeko egunak hurbiltzen ari dira eta jada egun berezi hauetarako antolatu den egitaraua argitaratu da.

Ver +

Etxalarren izandakoak

Etxalarko II. mendi itzulia - 2015

Joan den maiatzaren 2an, Etxalarko II. Mendi itzulia burutu zen. Luzera eta zailtasun desberdinetako bi ibilbide prestatu ziren eta ekitaldia arrakastatsua izan zen bertze behin.

Ikusi +
Etxalarko XXIV. Gasna eta eskulan feria - 2016

Bertze urte bat gehiago, gure herriko feria arrakastatsua izan da. Urtero bezala, ekainaren lehen igandean, XXIV gasna eta eskualen feria ospatu zen Etxalarren. Aurten berrikutza gisa ekitaldiak, aitzinako larunbatean ospatu ziren ere. Goiz partean eskalada ikastaroa, eta arratsaldean berriz, Jaun Mari Beltran Hirukotaren saioa eta Etxalarko dantzarien emanaldia. Azken hauetan jendea aunitz ibili zen.

Ikusi +
Etxalarko bestak 2015

Etxalarko bestetara etortzerik izan ez bazenu edo bertzerik gabe izandako ekitaldi eta ospakizunen irudi batzuk ikusi nahi badituzu, jarraian bi herritarrek (Rebeca Aranzadi eta Aimar Iparragirre) egindako argazki bildumak ikusteko aukera daukazu.

Ikusi +
Haurraren eguna 2016

Joan den ekainaren 12an, urtero bezala ikasturte bukaeran, Haurraren eguna ospatu zen. Azken urteetako ohitura jarraituz, egun honen ospakizunak aste horretako ortzilan hasi ziren, aurten ekainaren 10ean hain zuzen. Egun honetan Landagain eskolako haurrek euren ikasturteko lanen erakusketa egin aurretik, ekitaldi desberdinak eskaini zituzten. Igandean berriz, ipuin topaketa, bazkaria eta honen ondoko ikuskizuna izan ziren ekitaldi nagusiak. Argazkiak: Rebeca Aranzadi.

Ikusi +